LOREZAINTZA tailerra / Taller de jardinería (*)

Loraila, loreen hila. Horrela, datozen maiatzaren 2an eta 3an, sasoiko lorezaintza-tailerra antolatu dugu udaberri/udako landareekin lan egiteko.

Informatu eta parte hartu nahi duzuenok Udaberriko bulegotik pasa beharko duzuen apirilaren 24tik maitzaren 2a bitartean; azken hau izango da izena emateko azken eguna eta, aldi berean, tailerraren hasiera.

Maria Jesus Reteguik, batzordekideak, bideratuko du. Esperientzia handiko pertsona, bere lan-bizitzan lorezaintza-munduan profesionalki lanean aritu baita.

Tailerra, gehienez, 10 bazkidek osatuko dute. Zuen zain gaude. Animatu eta hartu parte.


    Utzi iruzkina