PATIO EREMUA / Zona de patio

Hasiera-hasieratik Udaberri elkartearena izan da eremu hau. Halere, une jakin batean taberna kudeatu zutenek euren eremutzat hartu zuten, eta elkartearena bazen ere, 2018/2022 epealdian ez zuen elkarteak aukerarik izan espazio hori kudeatzeko.

Lizitazio berriarekin batera, elkartearena zen eremua berreskuratu da, eta Udaberri Jubilatuen Elkarteko bazkideentzat izango da erabilgarria.

Hasiera batean, eremu hau tabakorik, kontsumorik eta maskotarik gabeko eremua izango da. Kontsumora etorrita, eta jarduera bereziak izan daitezkeela kontuan izanda, kontsumo-eremu bilaka daiteke eskaera egin ondoren eta oinarrian dagoen jarduera burutzen den birtartean.

Hauek dira, momentu honetan, praktikatu daitezkeen jokoak:

  • Dardoak
  • Igela
  • Petanka
  • Ping-pong
  • Toka
  • Mahai-jolasak
  • Futbolina

Momentuz, ostegun goizetan, 10:00etatik 12:00ak arte erabil daiteke, eta Jolas Taldearen laguntzaz praktikatu eta gozatu. Aurrera begira, berriz, egutegi bat argitaratuko da, eta horrekin batera kontuan izan beharreko arauak ere bai.

Animatu, etorri, parte hartu.